Musika

badok

2022.09.01

badok

“Inor begira izanda ere”, MICEren single berria

Hilabete baino gutxiago falta da MICEren disko berria kalean izateko. Irailaren 29an argitaratuko du Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuaren hirugarren abesti bilduma, Lautada izenekoa, formatu digitalean. Biniloan berriz, urriaren 14an helduko da, Forbidden Colours zigiluaren eskutik. Duela hilabete batzuk lehen singlea aurkeztu zuen, “Ernaltzen”, eta gaur plazaratu du bigarren lagina, “Inor begira izanda ere”.

Hannot Mintegiak zuzendutako bideoklip baten bidez eman du ezagutzera Narbaizak single berria. Bertan entzuten dena ordea, ez da diskoan grabatutakoa, bideoklipak Gakobeltz Hit Faktoria estudioan jasotako zuzeneko soinua baitu. Mikel Santxez (bateria), Iñigo Telletxea (baxua), Ibai Gogortza (gitarra), Joseba Baleztena (gitarra) eta Aitor Garcia Bikuña (pianoa) izan ditu lagun MICEk bideoklipean. Diskoko grabazioan berriz, Julen Postigok jo du pianoa eta Iñaki Urbizu Pela-k (Víctimas Club, La Excavadora…) ahotsa sartu du.

ETIKETAK:Forbidden ColoursMiceMiren Narbaiza