Musika

badok

2014.06.17

badok

Hodei Egiluzen aldeko kantua

Hodei Egiluz gazte galdakoztarra orain dela zortzi hilabete desagertu zen Amberesen. Ordutik gaur arte, haren familia eta Hodei Bila Elkartean bildutako lagunak ahaleginak egiten ari dira desagerpenaren inguruko ikerketak eten ez daitezen, astero ekitaldiak antolatuz eta agintari politikoekin bilduz. Datorren ostegunean, hilak 19, Galdakaoko kiroldegian ospatuko dute ekitaldi bat, eta bertan, hainbat artistak, idazlek eta bertsolarik parte hartuko dute. Besteak beste, Kirmen Uribe, Eñaut Elorrieta, Arkaitz Estiballes, Mikel Urdangarin eta Gari izango dira bertan.

ekitaldia-kartela-kalitate-txikia

Hodei Egiluzen aldeko kultur ekitaldiaren afixa.

Hodeiren familia laguntzearren, hainbat musikari elkartu dira eta haren kasuan inspiraturiko kantu bat grabatu dute Bilboko El Tigre estudioan. “Zerura begira” izenburua du abestiak eta sesio bakarrean grabatu zuten honako musikari hauek: Jon Agirrezabalaga (We Are Standard), Txomin Guzman (The Fake Band), Cris Lizarraga (Belako), Josu Zabala (Hertzainak, Ager Insunza (Audience), Oier Artola, Miguel Moyano eta Gari. Grabazioaren prozesu osoa islatzen duen bideoklipa ere zabaldu dute.

Badok.info-n entzun dezakezu “Zerura begira” kantua.

ETIKETAK:ElkartasunaKantuak