Musika

badok

2018.03.05

badok

Hilaren 20an kaleratuko du Inunek ‘Aingurak’ lan berria

Mikel Inunziaga Inun bakarlariak martxoaren 20an kaleratuko du bere hirugarren diskoa, Aingurak, eta bi egun geroago Bilboko Loraldia jaialdian aurkeztuko du. Diskoari hasiera ematen dion “Piztia zaurituak” abestia entzun dezakezu hemen, aurrerapen gisa.

Inun berria

Mikel Inunziaga ‘Inun’ kantari eta musikaria. (Iñaki Mendizabal)

Aurreko diskoetan bezala, Inunek berak grabatu ditu instrumentu gehienak, baina kolaboratzaile batzuk izan ditu: Bihotz Gorospek (koruak) eta Dani Tomasek (gitarra elektrikoa) Da nola aurreko diskoan ere parte hartu zuten, eta haiei batu zaizkie Ekain Alzola (teklatuak, baxua) eta Sergio Mayoral (tronpeta). Da nola-n euskal idazleen olerkiak musikatu ondoren, lan berrian Inunenak dira zortzitik lau kanturen hitzak, eta gainerakoak Iñigo Astiz, Jon Benito eta Iñaki Mendizabalenak.

Diskoaren aurkezpen ofiziala Bilboko Loraldia jaialdiaren barruan egingo du Zornotzako (Bizkaia) musikariak, hilaren 20an, Kafe Antzokian. Bi egun geroago, Oñatiko Beratu jaialdian kontzertu akustikoa eskainiko du Inunek.

ETIKETAK:BeratuBihotz GorospeDani TomasEkain AlzolaIñaki MendizabalIñigo AstizInunJon BenitoLoraldiaMikel InunziagaSergio Mayoral