Musika

badok

2021.01.18

badok

Hesian taldearen agurra: “Beti arte lagunak!”

Hamabost urteko ibilbideari amaiera eman dio Hesian taldeak. “Hasiera guztiek bere amaiera dute eta, orain, guri, kantuz, izerdiz, maitasunez, borrokaz, barrez eta malkoz jositako istorio honi amaiera ematea dagokigu”, adierazi du sare sozialetan zabaldutako ohar batean. Sakanako (Nafarroa) taldeak urtarrilaren 9an eman zuen bere azken kontzertua, Bilboko Santana 27 aretoan. Ordurako taldea desegiteko erabakia hartua zuten. “Hau ez zen imajinatzen genuen amaiera”, aitortu dute, “baina errealitateak nahi baino gehiago lotzen eta mugatzen gaitu. Tristuraz beteta jakinarazi nahi dizuegu ezingo dugula merezi duzuen eta nahi genuen despedidarik egin”.

Jarraian duzue taldearen agurreko mezua osorik.

Hesian agur

Hesian Etxarri-Aranatzen sortu zen 2006. urtean. Zortzi lagunek osatu zuten, tartean Fran Urias gitarrista, abeslari eta kantu gehienen konpositorea. Bera eta Eneko Garziandia (tronpeta) dira taldearen ibilbide osoa egiten duten bakarrak. Izan ere, kide aldaketa ugari izan ditu taldeak 15 urte hauetan; esaterako, hiru abeslari izan ditu —Amets Larraza, Mireia Motxales eta azken urteetan Zuriñe Hidalgo—.

Guztira, zortzi disko argitaratu ditu, horietako bat zuzenean (Hemen eta orain, 2013), eta arrakasta handia bildu du haize tresnez jantzitako pop eta rock kantu biziekin.

ETIKETAK:Hesian