Musika

badok

2015.10.28

badok

‘Hertzetan’, musika saio berria

Kanaldude web telebistak eta Radiokultura irrati digitalak elkarlanean ondutako musika saioa estreinatu dute gaur. Hertzetan izena du eta “Euskal Herriko musika ekoizpenaren aniztasuna erakustea eta musikaz gozatzea” du helburu.

Hilean behingo maiztasuna izango du saioak, eta aldi bakoitzean talde edo bakarlari bat gonbidatuko dute kontzertu bat eskaini eta elkarrizketa bat izatera. Orioko (Gipuzkoa) Giranice post-rock taldeak ireki du saio berria. Hurrengo talde gonbidatua, azaroan, 2zio rap taldea izango da.

ETIKETAK:2zioGiraniceKanaldudeRadiokultura