2016.02.17
Lumi pop elektronikoko bikotea, Hertzetan emankizunaren bostgarren aleko gomita izan da. Kide bakoitzak bere bidea egin du jadanik. Nahia Zubeldia Unama eta Sohano taldeetan ibili da; Manu Matthys-ek aldiz Odei izeneko elektro proiektu bat eramaten du hiru lagunekin batera. Bi mundu uztartzen dira beraz proiektu huntan, eta emaitza pop elektroniko atmosferiko bat dugu. Lumik lehen EPa atera berri du, Moï Moï Records diskoetxearekin. Emankizunaren lehen parte batean haien proiektuaz interesatu gara, ondotik biniloaren hautaketa egin dute eta bukatzeko artista bakoitzak bere tresnen funtzionamendua esplikatu du, emankizunean zehar sei kantu eskainiz.
Hertzetan saioaren aurreko emankizunetan Giranice, 2zio, Aguxtin Alkhat eta Ekiza izan dira gomitatuak.
1 IRUZKIN