Musika

badok

2022.09.19

badok

Hertzainak taldeak azken bira bat egingo du

Hertzainak taldearen formazio klasikoa berriz bilduko da azken bira bat egiteko. Azkena gure alde izena jarri diote kontzertu sortari. Irailaren 29an emango dituzte biraren xehetasunak, prentsaurreko baten bidez. Euskadi Irratiak aurreratu duenez, bi emanaldi izango dira: Barakaldoko BECen bata, eta Gasteizen bestea.

Hertzainak boskote

Hertzainak taldea berriz taula gainean ikusteko aukera izango da.

Taldea 1993. urtean desegin zenetik bira bat egiteko bilduko den lehen aldia da —kontzertu solteak eman izan ditu, modu ez ofizialean—. Duela hiru urte Gari abeslaria eta Josu Zabala baxu jolea elkartu ziren beste zenbait musikariren laguntzaz zenbait kontzertu arrakastatsu emateko Hertzainak izenpean. Oraingoan berriz, Luis Javier Saiz Txanpi bateria jolea ere batuko zaie; ez, ordea, Kike Saenz de Villaverde gitarrista. Hilaren bukaerako agerraldian argituko da nortzuk osatuko duten 80ko hamarkadako talde mitikoaren haragiztatze berria.

ETIKETAK:GariHertzainak