Musika

badok

2022.10.05

badok

Hertzainak-ek beste kontzertu bat emango du BECen, abenduaren 17an

Abenduaren 16ko kontzerturako sarrera guztiak agortu direnez, Hertzainak taldeak bigarren kontzertu bat emango du hurrengo egunean Barakaldoko BECen (Bizkaia). “Ez dugulako inor kanpo utzi nahi, ez dugulako inor agurtu barik utzi gura”, adierazi dute, ohar batean. Sarrerak dagoeneko salgai daude hertzainak.eus webgunean.

Hertzainak 2002-09

Iñaki Igon Garitaonandia ‘Gari’, Josu Zabala eta Luis Javier Sainz ‘Txanpi’ musikariak, Hertzainak taldeko kideak. (Ibai Arrieta)

Josu Zabala, Iñaki Igon Garitaonandia Gari eta Luis Javier Sainz Txanpi taldeko jatorrizko kideak berriro elkartuko dira Azkena gure alde izeneko bira egiteko, eta, Barakaldoko bi emanaldiez gain, beste bat egingo dute Gasteizen. Bira aurkeztu zutenean, esan zuten Gasteizko kontzertua urtarrilean egingo dutela, eta BECekoak baino “bilduagoa” izango dela; oraindik ez dute egunik eta lekurik zehaztu.

ETIKETAK:GariHertzainakJosu Zabala