Musika

badok

2025.01.24

badok

Herri Urratseko II. Musika Maketa Lehiaketako ia 30 kantu entzungai dira Badok-en

Iritsi da lehen fasearen amaiera: ia 30 taldek aurkeztu dituzte hiruna kantu Herri Urratseko Musika Maketa Lehiaketako bigarren edizioan. Badok atariak, ekimenaren antolakuntzan laguntzaile denak, talde bakoitzeko kantu bana jaso du zerrenda honetan playlist modura, nahi duen hark entzun ditzan kantu guztiak. Orain epaimahaiari dagokio proposamen horietatik guztietatik bost aukeratzea. Ondoren Badok-en jarraitzaileek ere izango dute aukera botoa emateko. Epaimahaikoen hautuari batuko zaie publikoarena ere, eta hortik aterako da aurtengo irabazlea.

Muga Zero iazko irabazlea, Herri Urratsen zuzenean jotzen.

Muga Zero iazko irabazlea, Herri Urratsen zuzenean jotzen.

Publikoak otsailaren erdialdera izango du botoa emateko aukera. Aurrerago emango dizuegu boto sistemaren eta epeen berri.

29 musikari eta taldeek aurkeztu dituzte euren lanak II. Musika Maketa Lehiaketara. Orotariko estiloak lantzen ditzuten taldeak dira. Badira folketik gertu daudenak; badira popa eta elektronika uztartzen dituztenak, akustikora hurbiltzen direnak edo muturreko rockerantz egiten dutenak, baina gehienak pop-rock moldekoak dira. 29 proposamen horietatik erdiak Gipuzkoakoak dira, hamasei hain zuzen ere. Bost dira Bizkaikoak, lau dira Ipar Euskal Herrikoak, eta beste lau Nafarroakoak.

Iaz egin zen lehendabizikoz Herri Urratseko Musika Maketa Lehiaketa eta Lakuntzako (Nafarroa) Muga Zero punk-rock taldea gailendu zen. Aurten ere garaile irtetzen denak Herri Urratsen zuzenan aritzeko aukera izango du, maiatzaren 11n.

ETIKETAK:Herri Urrats 2025Musika Maketa Lehiaketa II