Musika

badok

2019.06.13

badok

Hautatu dituzte Kobetamendiko Ahotsenean joko duten taldeak

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin emango duen ezohiko kontzertuaren harira, Durangoko Azokako Ahotsenea guneak egitarau txiki bat antolatu du, euskarazko kultur edukiez betetako egitarau zabalago baten barruan. Bi eszenatoki jarriko ditu bertan, eta arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara zortzi talde txandakatuko dira zuzeneko emanaldiak eskaintzeko. Berri Txarrak-en emanaldia 21:00etan hasiko da eta 23:30ean amaituko. Jakina denez, hainbat musikari gonbidatu igoko dira oholtzara taldearekin abesteko.

Taldeak aukeratzeko deialdi irekia egin zuen Ahotseneak eta 71 talde edo bakarlarik eman zuten izena. Aukeraketa egiteko zenbait irizpide hartu dituzte kontuan antolatzaileek —2019an diskoa atera izana eta euskaraz aritzea, baita lurraldetasuna eta generoa ere—, eta horren arabera zortzi talde hauek hautatu dituzte:

Bestalde, Zaleen Gunean, hainbat ikuskizun eskainiko dituzte arratsaldean zehar. “Sormen kalitate handiko proposamenak dira, batzuk aurkeztu berriak, bestetzuk ikusentzuleengandik harrera bikaina jasotakoak”, azaldu dute antolatzaileek.

  • “Trakamatraka”: Batez ere haur eta gazteei zuzendutako musika eta birziklapen tailerra.
  • “Erraia”: Zirkoa eta musika uztartzen dituen emanaldia.
  • “Ez da kasualitatea”: Bertso-saio musikatua. Lau bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta
    gai-jartzailea emakumezkoak izango dira.
  • “Kolpez blai”: Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskaintzen dituen Zo-Zongo taldearen ikuskizuna.
  • “Meeting Point”: Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna.






ETIKETAK:AhotseneaAtzaparBerri TxarrakDiabolo KiwiDukkhaHutsIONTLarra BideakNataliPatx & Run