Musika

badok

2021.09.14

badok

Haurrentzako disko berria du Jabier Muguruzak, ‘Dodoa’

Haurrentzako disko berri bat kaleratuko du Jabier Muguruzak udazkenean. Dodoa izenburua du, eta Iñigo Astiz idazle eta kazetariarekin ondu du. Pedro Balmasedak diseinaturiko azala aurkeztu du kantariak.

Dodoa Jabier Muguruza

Pedro Balmasedak diseinaturiko azala.

Iaz kaleratutako Oker (txakurra da) diskoan parte hartu zuen ia musikari-talde berarekin egin du lan berriz ere Jabier Muguruzak: Nieves Arilla (ahotsa), Mikel Azpiroz (teklatuak) eta Jean Marie Ekai (gitarra). Kide berri bakarra Karlos Aranzegi da (perkusioa). Berritasun handiena, aldiz, hitzen egiletzan dakar lan berriak, Iñaki Irazu izan baitzen aurreko diskoko letren egilea. Oraingoz berriz, Astizengana jo du Muguruzak —ez da lehen aldia elkarlanean aritzen direla, Leiho bat zabalik diskoari izena ematen dion abestiaren hitzak Astizek sortu batzituen—.

Diskoa uda hasieran grabatu zuten Mikel Azpirozen Mamusik estudioan, eta Muguruzaren beraren Mara Mara zigiluak argitaratuko du udazkenean. Jabier Muguruzak grabatzen duen haurrentzako bosgarren diskoa da Dodoa. Ja, ja (IZ, 1989),  Nire gorputza (Mara Mara, 2005), Harriaren hiztegia (Mara Mara, 2016) eta Oker (txakurra da) (Mara Mara, 2020) kaleratuak ditu aurretik.

ETIKETAK:HaurrakIñaki IrazuIñigo AstizJabier MuguruzaJean Marie EkaiKarlos AranzegiMara MaraMikel AzpirozNieves ArillaPedro Balmaseda