2018.04.26
Bost urte igaro dira Eñaut Elorrietak bakarkako lehen diskoa, Deserriko kantak (Elkar), plazaratu zuenetik eta oraindik zuzenekoetan aurkezten ari da Gernikako musikaria, sarrera guztiak salduz hainbat lekutan. Baina oraintxe jakin dugu egitasmo berri bat prestatzen ari dela Elorrieta. Harian izena du eta Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin ari da lantzen. Izan ere, bere errepertorioko hainbat kantu hari moldaketez jantziko ditu Elorrietak egitasmo horretan.
Horretarako, Fernando Velazquez konpositore eta orkestra zuzendariarengana jo du Elorrietak, hari moldaketak sortzeaz arduratu dadin. Fernando Velazquezek hainbat filmetarako soinu bandaren egilea da, baina Ken Zazpi taldeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako diskoan parte hartu zuen. Horrez gain, Juan Carlos Perez eta Carlos Monfort ari dira moldaketetan laguntzen.
Oraingoz Harian egitasmoa zuzenean bakarrik emateko pentsatua dago.