Musika

badok

2022.09.14

badok

“Handitzen naizenean”, Keia taldearen bideoklip berria

Urte hasieran eman zuen bere burua ezagutzera Keia taldeak, Ane Arrutiren proiektu berriak. Abeslari zarauztarrak esperientzia handiko musikariak batu ditu bertan, Oñatiko hainbat taldetan ibilitakoak: Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin…), Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner, Zingira…) eta Egoitz Olalde (Sharon Stoner, Lenao…). Keiaren estreinako lana, Erregaia, aurten argitaratutako rock disko aipagarrienen artean dago, “Handitzen naizenean” bezalako abestiei esker.

Hain zuzen, kanta horren bideoklipa estreinatu dugu gaur BADOKen. Oñatin grabatu zuten joan den maiatzeko egun oso hotz batean, Ibai Arrietaren zuzendaritzapean. Ideia eta edizioa ere Arrietaren esku egon dira.

Keia zuzenean ikusteko hurrengo aukera hil honen bukaeran izango da, Oñatiko jaietan.

ETIKETAK:Ane ArrutiEgoitz OlaldeIker MartinezIñigo IbarrondoKeiaLatzenLenaoPotemkinSharon StonerZingira