Musika

badok

2021.06.25

badok

Ginger taldearen lehen bideoklipa estreinatu dugu

Hilabete batzuetako ibilbidea du taldeak baina ez dira hasiberriak. Zarauzko (Gipuzkoa) beste hainbat proiektutan (Managaitz, Mor More, MKT, Pottors ta Klito…) ibilitako musikariak bildu dira Ginger izeneko talde berrian, eta dagoeneko lehen abestia plazaratu dute Andrea Lopetegi (baxua), Jone Azkoaga (gitarra), Nerea Altxu (ahotsa eta gitarra) eta Gorka Larrañagak (bateria). Donostiako Corsarios Studiosen Lolo Ruiz soinu teknikariarekin grabaturiko “Ixo” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu. Maider Leturiagak eta Andrea Lopetegik egin dute muntaia eta edizioa.

Gingerren abestia plataforma digitaletan entzun daiteke, baita hemen ere, eta urtean zehar kanta gehiago plazaratuko dituela iragarri du taldeak.

ETIKETAK:GingerManagaitzMKTMor MorePottors ta KlitoZarautz