2015.03.02
Belaunaldiek iluntzean egin zuten talka. Horrela osatu zen Bizkaiko Revolta Permanent taldea. Iker Villa eta Iker Aginaga hip hop bikoak metalera egin zuen Herri Oihua taldearekin, baina Aitor Abioren konpainiarekin sustraietara itzuli eta elektronikari begira jarri dira. Bidaia horretan, une oro Mikel Becerra gitarra jotzailea izan dute lagun. Abio aitaren galderei hiru semeek erantzuten diete. Matxura ezberdina da. Programazioak ez dira horren industrial eta bortitzak. Rapari gehiago lotuak dira. “Hitzak” jaurtitzen dituzte pasarte ororen gainetik. Mezu iraultzaileak (“Revolta”), atzera kontaketa galdetzaileak (“Zer egin”) eta aldarrikapenak (“Zoro eta aske”). Izaera industriala duten kantuak badira: “Matxinada” eta “Hilik”. Aldiz, trip hop euskalduna da “Bide duina”? Erraz batean entzuten den estreinakoa da. Bi abeslariak erosoago daude eremu honetan, eta interesgarriagoa da beraien ekarpena. Abiok, bere aldetik, bakarkako lana du helburu. Aurreratu duenak zirrara anbientala du. Gaua gauekoentzat.
(Berria egunkarian, 2015eko martxoaren 1ean argitaratutako kritika)