Musika

badok

2023.05.12

badok

Gatibu, Liher eta Arima taldeak ere izango dira EHZn

EHZ jaialdiaren antolatzaileak ari dira pixkanaka egitarau osoaren berri ematen. Gaur, beste izen batzuk sartu dituzte zerrendan: Liher, Gatibu, Vapa, Arima, Kuma No Motor eta Aho Zakil Konekxion. Aurretik kontzertu gehiago ere iragarri zituzten.

Liher 2021

Euskal kultura gazteengana zabaltzeko saio pedagogikoak egingo dituzte Ipar Euskal Herriko zenbait lizeotan. 300 bat ikasleri tailerrak emango dizkiete urririk. «Auzolanean eraikitzen den festibal honen balioak gazteei transmititu eta iraganetik gerorako bidaia eskaini nahi diegu, bizi den euskal kulturaren inguruko jakintza sustatzeko xedearekin», adierazi dute antolatzaileek.

Bestalde, EHZ festibalean laguntzaile izateko formularioa betetzeko moduan da jaialdiaren webgunean. Aurten ere 400 laguntzaile beharko dituzte. «Auzolana, elkarlana eta engaiamendu militantea EHZren oinarrizko balioak dira».

Hiru eguneko abonamenduak salgai dira 50 euroan, maiatzaren 31era arte. Hortik aurrera, hamar euro garestiago izango dira. Egunez eguneko sarrerak ekainaren 1etik aurrera jarriko dituzte eskura.

EHZ jaialdiarekin elkarlanean, BADOKek han joko duten euskal taldeak bildu ditu abesti zerrenda batean. Zerrenda hori BADOKen entzun daiteke, baita jaialdiaren webgunean ere.

ETIKETAK:Aho Zakil KonexionArimaEHZGatibuKuma No MotorLiher