Musika

badok

2019.09.04

badok

Garik eta Josu Zabalak Kafe Antzokian ere joko dute

Garik eta Josu Zabalak hiru kontzertu emango dituzte Bilbon, Hertzainak taldearen abestiak jotzeko. Bi musikarien emanaldiek ikusmin handia piztu dute eta Euskalduna jauregian eskainiko dituzten bi emanaldietarako sarrera guztiak egun gutxitan saldu ziren. Berriki beste kontzertu bat iragarri du bikoteak, irailaren 17an Bilboko Kafe Antzokian emango duena.

“Etxetzat daukagu Bilboko Kafe Antzokia. Euskal komunitatearen arnasleku, lotura sakona daukagu eraikinarekin eta hari bizia ematen dioten ehunka euskaltzalerekin. Horregatik, kontzertu berezia eskainiko dugu Euskaldunako kontzertuen aurretik. Ilusio handia egiten digu eskailera horiek igo eta zuen aurrean jotzeak”, azaldu dute Garik eta Josu Zabalak sare sozialetan.

Gari eta Josu Zabala Kafe Antzokia

Kafe Antzokiko kontzerturako sarrerak datorren ostiralean, hilak 6, jarriko dituzte salgai www.kafeantzokia.eus eta Musikaze atarian.

ETIKETAK:GariHertzainakJosu ZabalaKafe AntzokiaKontzertuak