2019.03.14
Euskarazko disko onenaren Etxepare saria jaso du Ruper Ordorika-k, iaz argitaratutako Bakarka lanarengatik. Espainian antolatzen diren MIN Premios de la Música Independiente sarien barruan jaso du Ordorikak aitortza hori. Madrilgo Circo Price antzokian banatu zituzten sariak atzo iluntzean, eta Ordorika bertan izan zen garaikurra jasotzeko. Hain zuzen, atzo goizean Madrilgo Universidad Complutensen kontzertua eman zuen, eta bihar Círculo de Bellas Artes aretoan joko du.
Euskarazko disko onenaren saria jasotzeko beste lau hautagaiak honako hauek ziren: Txertaketa (Broken Brothers Brass Band), Azken indioak (Gatibu), Dena oskol (Izaki Gardenak) eta Ultravioleta (Revolta Permanent).
Morgan taldea izan da sarituena MIN sarien aurtengo ekitaldian, bost garaikur jaso baititu: rock diskorik onena (Air), zuzenekorik onena, ekoizpenik onena, artistarik onena eta urteko albumik onena.
Aurreko urteetan hauek izan dira saritutako euskarazko diskoak: