Musika

Carles Belda

2014.09.10

Carles Belda

Euskal Groove IV: ‘Zergaitik ez da egia’

Los_Impala

Los Impala taldea.

1957. urtean, Venezuelako Maracaibon, Los Impala rock taldea sortu zen. Herrialde horretako lehendabiziko rock taldea izan omen zen. Musika belaunaldi berekoak ditugu Los Supersónicos, Los Darts, Los Dangers edo Los Claners. 60ko hamarkadaren bigarren zatian Europarat etorri ziren (1966tik 1969ra bitarte). 1966an Sonoplay diskoetxeak EP bat argitaratu zuen, Cada vez kantuarekin, eta arrunt famatuak bilakatu ziren: telebistan maiz agertzen ziren.

Bilboko Seis Estrellas dantzalekuko orkestrak, Daikiris-ek, Cada vez bere egin zuen. Xabier Gereñok hitzak euskaratu zituen eta hark zuzendutako Cinsa diskoetxeak lau kantuz osaturiko binilo batean argitaratu zuen, 1968an. Talde berak Estitxu Robles-Arangiz lagundu zuen bertze disko batean.

Daikiris001

Cinsak argitaratutako EParen azala.

Bi bitxikeria interesgarri: batetik, kontra-azalean, kantatzen ez duten hirugarren kopla bat agertzen da, eta bestetik, diskoari buruzko testua bera dugu, irakur eta gozagai. Horrela dio: “Gau guztitan Seis Estrellas dantza etxean, DAIKIRIS konjuntoak abestuten dau, ta batez be euskaldunentzat atsegingarria da goi mallako talde oneri euskeraz abesten entzun ta jendea ikustea. Dantza etxe ta konjuntoetan asi da euskera sartzen eta bide orreri jarraitu ta indartuteko asmoz da disko au argitaraldu dogula”.

Eskual…R&Ba!!!!

ETIKETAK:CinsaDaikirisEuskal GrooveXabier Gereño