2014.08.02
Guria? Franko gogorra! Hitzak, itxuraz arin-arinak dira, baina barneko mezua erraz harrapatzen da.
Goizean ikusi
zintudan,
arratsaldean
maitatu.
Nire ekaitzaren
aizea
laster zenidan
baretu.
Guria, Guria
Goizaldeko argia
Guria, Guria
bide-lagun berria.
Gau luze illuna
joan da
Gure bizien erditik.
Egunero landu dezagun
maitasuna gogotik.
Guria, Guria
Goizaldeko argia
Guria, Guria
bide-lagun berria.
Eusebio Erkiaga idazle lekeitiarra ote da egilea?
Baxuak eta jazpanak soul-disko oinarria sortzen dute, eta haien gainetik ahotsek eta biolinek herri gogoa eta herri doinuak ematen dituzte. Ahotsak norenak dira? Donato? Nor ote da? Eta koristak, Unai Irukoa? Grabaketa aunitzetan agertzen ziren Mari Carmen Otaegi, Arantza Frantzesena eta Maria Jesus Arregi, eta kasu honetan bezala, izugarrizko mailarekin. Biolinek? Euskal dantzak jotzen dituzte, keinu aborigena emateko. Gainera, irrintzia entzuten ahal da.
Itxaron, itxaron… kantua agertzen den diskoa bilduma berezi baten lehen alea baita: Euskalerriko Kanta-Berri Egileen Lehen Sariketa-ri dagokiona. Loiolako Herri Irratiak eta Arrasateko Udalak antolatu eta Lankideen Auzo Aurrezki Ontziak babestu zuten lehiaketa, eta haren ondorioz, 7 hazbeteko hiru disko argitaratu ziren. Bertze bietan, Amaya-k eta Joxe Mari-k abestu zuten, beti Unai Irukoaren laguntzarekin.
Nire ustez, eskual groove-aren adibiderik sakonenetariko bat da “Guria”. Nortasuna + dantza + iraultza = Basqueplotation?!