Musika

badok

2015.10.19

badok

‘Kate arina’, Estankonaren diskoaren aurrerapen kantua

Borja Estankona arratiarrak bakarkako hirugarren diskoa kaleratuko du urriaren amaieran. Ardatza du izenburu lan horrek, eta berau osatzen duten 11 kantuen artean aukeratutako bat, “Kate arina”, entzun dezakezu hemen.

ESTANKONA horizontala

Koldo de Miguel, Borja Estankona eta Iñaki Alonso. (Diego Ruiz de Gauna)

Ia ibilbide osoan, hala Inizione eta Arean taldeetan nola bakarkakoan, hirukote formatuari (gitarra, baxua, bateria) atxiki zaio Estankona, eta oraingoan ere horrela egin du. Taldea eraberritu du, eta Jimmy Arrabit eta Itsaso Etxebesteren ordez, Koldo de Miguel (Arean-eko kide ohia) eta Iñaki Alonso izan ditu lagun Ardatza diskoan. Lan honetan “musika konplexuago bat” bilatu duela dio Estankonak promozio orrian, “mardultasun, bihurgune eta ertz gehiago” ditu  aurreko biak baino. Eta diskoaren sentsazio orokorra irudi batean jasotzerik balego, “basoarena” izango litzatekeela dio.

Diskoaren lehen zuzeneko aurkezpena urriaren 30ean egingo du Estankonak, Igorreko Kultur Etxean, 21:30ean hasita.

ETIKETAK:AreanEstankonaIñaki AlonsoItsaso EtxebesteJimmy ArrabitKoldo de Miguel