Musika

badok

2019.10.22

badok

Eñaut Elorrietak azaroaren 8an kaleratuko du disko berria

Sei urte igaro dira Eñaut Elorrietak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu zuenetik —tartean Harian proiektua sortu zuen Kaabestri String Ensemblerekin—, baina itxaronaldia bukatzear da zaleentzat. Azaroaren 8an argitaratuko du Elkar diskoetxeak Ken Zazpi taldeko abeslariaren bigarren lana, Irteera argiak. Disko horretako kantu bat dagoeneko entzun daiteke sarean, “Eguzki argitan”. Abesti hori Bilboko Loraldia jaialdian estreinatu zuen Elorrietak duela bi urte, Pete Seeger kantariaren omenez Lou Topet taldeak eskainitako Eutsiko diogu, Pete! kontzertuan.

Disko berria zuzenean aurkezteko lehen datak ere iragarri ditu Elorrietak. Azaroaren 22an eskainiko du lehen kontzertua, Andoaingo Bastero kulturgunean; bi egun geroago, azaroaren 24an, Urruñako Iturbidea aretoan jardungo du; abenduaren 1ean Bilboko Arriaga antzokiak hartuko du Elorrietaren emanaldia, eta abenduaren 22an izango da Donostiako aurkezpena, Viktoria Eugenia antzokian.

Elorrieta bira

ETIKETAK:ElkarEñaut ElorrietaKaabestri String EnsembleKen ZazpiLoraldiaLou Topet