2016.03.11
Joan den otsailaren 4an Angeluko Amanita estudioan sartu zen Jurgi Ekiza bere bakarkako lehen diskoko zenbait kanturen zuzeneko grabazioa egiteko. Jon Iraundegi argazkilari eta bideo-egilea eraman zuen berekin, saio hura irudietan jaso zezan. Grabazio haren emaitza aurkezten dizuegu BADOK atarian, datorren astetik aurrera Willis Drummond taldeko abeslariak eskainiko dituen zuzeneko emanaldien aurrerapen gisa. bH036-LP diskoan (Bidehuts, 2016) jasotako hiru kanta grabatu zituen Ekizak: “Begiak ideki nituen”, “Distortsioen munduan” eta “Ontziak, kanoiak, itsaso gorri baten gainean”.
Datorren astean hasiko da Ekiza diskoaren zuzeneko aurkezpenekin. Hauek dira orain arte iragarritako datak: