2017.11.20
Badira ofizio handiko diskoak, agian, dir-dir gehiegi egiten duten kantu horietakorik gabekoak, oso mediatikoak gertatzen ez diren artistek eginikoak, hasieratik amaierara hari berari jarraitzen diotenak, egilearekiko erabat fidelak gertatzen direnak. Ongi egindako diskoak izan ohi dira, kantu sendoekin jantzitakoak, maila handikoak. Horrelakoa da Xabi San Sebastianen hirugarren bakarkako diskoa; bere izpiritu rockeroari eusten dio, eta luzitu egiten da balada akustikoetan. Oraingo honetan, ordea, garrasi egitera ausartu da, eta ahotsarekin esperimentaziotik hurbil dauden lurraldeetara eramaten ditu kantuok. Berdin dio artista ala artisaua den, hortxe dago emaitza.
(Berria egunkarian, 2o17ko azaroaren 19an argitaratutako kritika)