Musika

Disko kritika: ‘zozo’ (zozo)

zozo azala

Errepertorio ona osa daiteke euskarazko post-rock zein hardcore taldeekin. Lisabö, Borrokan, Yaw eta antzekoen faltan, zein pozgarria den banda berriak azaleratzea. Horietako bat da Astigarragako zozo taldea. Musikari gazteek osatzen dute, baina ez dira hasiberriak. Duela bi urte sortu eta hamabi hilabeteko etena eginda argitaratu dute lehen diskoa. Zortzi kantu, eta hamaika jira eta buelta. Sakea egin ondotik datoz erresto guztiak. “Errobi” eta “Andolf” biziak dira; “Ipuin errotikoak” eta “Arpeggi”, berriz, pausatuagoak. Gisa bereko jolasak errepikatzen dira abestietan, esperimentazioaren bidez egiturak errepikatu gabe. Distortsio, erritmo eta ahotsek laguntzen dute bihurrikerietan. Zuzenean haiei begira egoteko moduko taldea da, etorriko dena espero eta jakin gabe.

(Berria egunkarian, 2018ko ekainaren 17an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:AstigarragaBorrokanDisko KritikakDiskoakHardcoreaLisaböPost-hardcoreaYawzozo