Musika

Ihintza Orbegozo

2018.05.28

Ihintza Orbegozo

Disko kritika: ‘Zintzilik’ (Olatz Salvador)

unnamed-16

Sintetizadorea eta oinarri elektroniko dantzagarriak musika estilo orotan aise nahasten diren garaian, Olatz Salvadorrek Zintzilik diskoari eman dion kutsuak —bere ahotsarekin batera— nortasun berezkoa duen lan bat egitera eraman du. Bakarkako lehen lan honetan, pop doinuak entzungo ditugu nagusiki, goxo eta lasai askotan, indartu eta zakar puntu bat ere hartuz noizbait, eta rapa ere jorratuz Juantxo Arakamak lagundurik. Jon Basagurenek eta Iñaki eta Eduardo Salvadorrek ere hartu dute parte bederatzi abestiko lan honetan; konplexutasun handiz osatua dago, detailerik txikiena ere ezin hobeto zainduta, eta, era berean, abesti akustikoetatik gertuko melodiak izan daitezkeen kantaz betea. Txukuna eta garbia benetan.

(Berria egunkarian, 2018ko maiatzaren 27an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:AirakaDisko KritikakDiskoakEduardo SalvadorIñaki SalvadorJon BasagurenJuantxo ArakamaOlatz Salvador