Musika

Andoni Tolosa

2018.12.23

Andoni Tolosa

Disko kritika: ‘Udazkena’ (Iker Lauroba)

Udazkena Iker Lauroba

Bagenekien gure kantautorerik popenetakoa zela, baina disko honekin, orain jakin dugu kantaririk melodikoenetakoa ere badela. Pianoa, gitarra eta ahotsak, besterik ez du behar donostiarrak kantu-sorta intimista, geldo eta barnerakoi hau onik ateratzeko. Ekilibrista ona ere badela erakusten du, aurrekoan baino elementu gutxiagorekin arituta ere ondo josten baititu azpigeneroaren elementu nagusiak: gitarra arpegioak, pianoaren moldaketak, ahots gozoak, melodia argitsuak eta gogoratzeko moduko leloak. Udazkenerako disko aproposa, sutondoan entzutekoa, eta konpainia onean, ahal bada.

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakIker Lauroba