Musika

Disko kritika: ‘Toki-on’ (Nerabe)

Nerabe Toki-on

“Zahartzen ari den gazte batek, nekez du bihotza lepo gainean. Eta gazte sentitzen den zahar honek, nekez du garuna soinean», dio Nerabe taldeak Toki-on diskoa hasi orduko. Nerabezaroak dituen erronkak bizitzan behin bakarrik ez direla pasatzen uste dute. Donostiako boskoteak freskagarri baten pareko estreinakoa aurkeztu du. Indie pop-rock irisgarri, dantzagarri eta atsegina topa daiteke bederatzi abestietan. Formula errepikatu gabe, bi hizkuntza ahoskera goxoarekin tartekatu dituzte. Pausatuak eta biziak dira euskarazkoak: Zai”, “Bera”, “Jaka” eta lanari izena ematen dion abesti arrakastatsua. Biziak eta pausatuak dira ingelesezkoak, new wave eta zapore tropikalak tarteko: Blow up”, “Starting point” eta “Gain”. Probatu ez duenak ez daki zer den hau.

(Berria egunkarian, 2018ko maiatzaren 20an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakNerabe