Musika

Disko kritika: ‘Oskolak’ (Kohatu)

Kohatu Oskolak azala

Iraupen luzeko lehen diskoa berezia da. Berrizko Kohatu laukotearentzat are bereziagoa da Oskolak estreinakoa. Oztopoei eta bestelakoei aurre eginda argitaratu, eta horrela aurkeztu dute: «Hauexek dira gure galerak, galderak, kexak eta ezinegonak. Hauxe da gure hitzen mendekua». 11 kantutan laburbildu dute gaur egun direna. Rockaren eta metalaren arteko orekan egonkortu dira kutsu alternatibo eta melodikoarekin. Governors taldea gogora ekar dezakete. Hasiera indartsua du diskoak “Histeria” eta “Ez” kantuei esker. Ordutik aurrera, rock bizia (“Su artean kea”), stoner doinuak (“Ausarta ala eroa”), Lekunberrikoen ondarea (“Hondamendiaren emaitza”), hardcore zaporea (“Iragan beltza”) eta metalaren presentzia (“Eztanda”) elkartzeko gai izan dira.

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakGovernorsKohatu