Musika

Disko kritika: ‘Okerreko bidetik’ (Kasernarat)

kasernaratazala

Ez da berandu Kasernarat hirukoaren Okerreko bidetik bigarren eta azken diskoa aipatzeko. Irun eta Errenteria arteko banda horrek agurra iragarri badu ere, azken kontzertua falta da. 2014an grabatzen hasi zirena espero baino gehiago luzatu zitzaien, saiakerak, sariak eta beste tarteko. Azkenik, iazko urrian argitaratu zuten. Bukaera baten hasiera gisa ulertu behar da. Eneritz Dueso gazteak hasitako abenturaren ziklo baten amaiera da. Haren ahotsak eta kantatzeko era bereizgarriak jarraipena izango du zorionez, baina bakarka —Eneritz Furyak gisa ere eskaini ditu kontzertuak— Diskoan blues akustiko, folk, rock eta country parametroetan dabiltza. Ke ta laino” eta Hil artean” eragin horien baturaren emaitza dira. Aldiz, soinu txikiarekin euskal pasodoble bitxia topatuko dugu Azken zigarreta” piezan. Aurrekari ona da Eneritzek bakarka aurkez dezakeena ezagutzeko.

(Berria egunkarian, 2016ko urtarrilaren 10ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakEneritz FuryakHemerotekaKasernarat