Musika

Disko kritika: ‘Lenao’ (Lenao)

lenaoazala

“Gutxiago egin nahi dut, eta gehiago sentitu. Dena lasaiago hartu, bizitzari erritmoa aurkitu”. Oñatiko Lenao bandak irailean era digitalean aurkeztu zuen lehen diskoa. Otsail hasieran, ordea, formatu fisikoan plazaratu zuten aurkezpen kontzertuekin bat eginez. Rock klasikoak lau musikari batu ditu. Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Gas edo Bitz taldeetan ibilitakoak dira. Norabide berri baten bila, iraganari begira jarri dira haien lekua aurkitzeko. Hegoaldeko rocketik dator Gutxiago” kantu borobila, eta haize instrumentuekin jantzi dute Ez naiz isilduko” rock-and-roll pieza. Eta armonikak? Americana lasaia dakar Geltokian”. Ander Etxaniz baxu jotzailearen ahots gazteak ukitu berezia ematen dio. Iker Martinez de Zuazorekin tartekatzen ditu abeslari lanak. Gitarra bikain jotzearekin batera, azkenik, kantatzera ausartu da eta ondo moldatzen da. Berandu” funk abestia eredu. Zuzenean eskaintzeko errepertorio interesgarria dute.

(Berria egunkarian, 2016ko otsailaren 28an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:BerriaDiskoakHemerotekaKritikakLatzenLenaoPotemkinSharon Stoner