Musika

Disko kritika: “Errua norena da?” (Eztanda)

Eztanda azala

Barrena husteko bidea topatu du Tolosaldeko Eztanda taldeak. Doinu gordin, geldo, pisutsu zein lasaiak ditu Errua norena da? lehen diskoak. Mezu kritiko eta zorrotzak ahots melodikoarekin arintzen dituzte, baina ez beti. Duela lau urte elkartu ziren, eta denbora laburrean osatu dute iraupen luzeko aurreneko lana. Anoetako gaztetxean maketa bat grabatu eta oso gutxira, Bonberenea estudiora joan ziren sei abestiko diskoa osatzera. Metal alternatiboaren eremu zabalean kokatu badira ere, ez da erraza azaltzea jorratzen duten musika. “Utopia”, “Legez” eta “Ez!” azal latzekoak dira, eta hainbat geruza dituzte. Aldiz, “Hiria-Aberia” abestiak nu metal garaikoa dirudi. Ezohikoa da aurkeztu dutena.

ETIKETAK:Bonberenea EkintzakDisko KritikakDiskoakEztanda