Musika

Disko kritika: “Erraietatik” (Sharon Stoner)

Sharon Stoner erraietatik

Badoaz eta badatoz. Tristea da talde esanguratsu bati ikusi arte esatea. Biharamunean, ordea, beste ehunka euskal talde daudela konturatuko gara. Esaterako, Oñatiko Sharon Stoner hirukoa. Zazpi urteko tregoari bukaera eman diote Erraietatik laugarren diskoarekin. Bederatzi taupada ditu, stoner arruntetik harago doazenak. Sateliteak aurrerapenarekin euren oinarria mantendu dutela erakutsi zuten. Bestelako erritmo freskagarriak ditu “Otso” borobilak, eta badira Iñigo Ibarrondo abeslariak bakarka —Zingira proiektuarekin— jorraturiko rock progresiboaren zertzeladak (“Inozoen salbamena”). Tira eta doom lehor pixka bat ere bai (“Maskara”). Rockak eta popak ere lekua dute, eta bitxia da azken kantuaren izena “Agurra” izatea. Agur batekin nahikoa dugu, momentuz.

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakSharon StonerZingira