Musika

Ihintza Orbegozo

2021.03.07

Ihintza Orbegozo

Disko kritika: ‘eHe (errare Humanum est)’ (Pantxix)

Pantxix Bidart eHe

Hainbat taldetan ibili ondoren, bakarkako lehen lana argitaratu berri du Pantxix hazpandarrak: eHe (errare Humanum est). Oso bere egin ditu hainbat euskal idazleren hitzekin osatutako hamar abestiak, nahiz eta hainbat taldekideren laguntza izan duen lanari osotasuna ematen laguntzeko. Gitarraz, baxuaz eta ahotsaz gain, programaketak eta eskusoinua erabili dituzte tradizionala berritzailearekin uztartzeko, eta hainbat doinu desberdin nahasten dira diskoan. Abestiok badute rocketik, batzuetan baita bluesetik ere, baina oinarria kantagintzan, herri kantan daukate, hein batean hau ere transgresorea izan daitekeela erakutsiz, XXI. mendeko Euskal Kantagintza Berria izan zitekeenaren disko baten eredu.

ETIKETAK:Disko KritikaDiskoakPantxixPantxix Bidart