Musika

Disko kritika: ‘Azal bat, urdina’ (Bananas)

Bananas azala

Donostia eta inguruetako hardcorea suspertu zuten. Adrenalized, Cohen, Yaw, Madeleine eta The Animal Within taldeetan ibilitako bost musikarik osatu dute Bananas. Musikariak ez ezik, lagun onak dira, eta horregatik elkartu ziren entsegu lokalean. Aitortu dutenez, bilatu gabeko emaitza da Azal bat, urdina bost abesti ederreko lan laburra. Iragan ez horren urruneko post-hardcorea berreskuratu dute, hiru minutura iristen ez diren kantuekin. Pozgarria da Gartxot berriz ere ahotsa urratzen entzutea, hitz horren sakonak errezitatzen dituen bitartean. Ruben eta Itzalen gitarra jolasak ederki uztartzen dira Xabi eta Borjaren oinarri erritmikoarekin. Lisabö eta Sofa taldeen arteko nahasketa dirudite. Sarean entzun daiteke, eta merezi du.

(Berria egunkarian, 2018ko otsailaren 25ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:BananasDisko KritikakDiskoakLisaböMadeleineSofaYaw