Musika

Julen Azpitarte

2018.06.11

Julen Azpitarte

Disko kritika: “_amaierarik ez…” (Tooth)

Tooth azala

Gernikarren hirugarren lanak aurreko grabazioetako burrunba gitarra zalean sakontzen du, baina oraingoan melodiei garrantzi gehiago emanez. Hirukotearen proposamena Relapse, Anphetamine Reptile edo Touch & Go zigiluen alderik ilunenean errotzen da, edo gertuko erreferentzietara jota, Dut edo Lisabö lituzkete eredu, batez ere lehenengoak, biak ala biak hirukote ahaltsuak baitira. Hots, post-hardcore pisutsua eta itzaltsua jotzen du Urdaibai inguruko Haginak. Jario zamatsu hori, baina, gero eta melodikoagoa da, eta ondorioz, bihurriagoa eta aberatsagoa. Horren erakusle, “Gudu zelaiak” eta “Ni al naiz?” doinuak, zeintzuetan ahots melodikoak eta screamo estilokoak uztartzen diren, erritmo aldaketa ugarirekin josita. LPan zein CDan, lan trinkoa egin dute.

(Berria egunkarian, 2018ko ekainaren 10ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakDutLisaböTooth