Musika

badok

2022.05.19

badok

Disko berriaren “Ernaltzen” singlea iragarri du MICEk

Duela hiru urte Zilar printzak EPa kaleratu zuenetik ez dugu Miren Narbaizak gidaturiko MICE izeneko proiektuaren kantu berririk entzun. Zorionez, isiltasun hori laster hautsiko du kantari gipuzkoarrak, “Ernaltzen” izeneko abestiaren argitaratze data iragarri baitu. Maiatzaren 26an emango du entzutera lan berriaren aurrerapen abestia, bideo batez lagunduta. Aurretik, larunbat honetan Oiartzungo (Gipuzkoa) KantaGiltza zikloan parte hartuko du Narbaizak. Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragileak gidatutako solasaldi musikatua eskainiko du.

Captura de pantalla 2022-05-19 a las 10.45.18

Hiru urteko isiltasuna hautsiko du MICEk. (Itziar Bastarrika)

GakoBeltz Hit Faktoria estudioan grabatu du Narbaizak lan berria, eta Joseba Baleztena izan du lagun grabazioan eta ekoizpenean. Hain zuzen ere, Baleztena arduratu da MICEren orain arteko lan guztien ekoizpenaz, aipaturiko EPa zein MICE lehen disko luzea (2017).

Captura de pantalla 2022-05-19 a las 10.41.34

Itziar Garaluzek egin du ‘Ernaltzen’ singlearen azala.

Forbidden Colours zigiluak argitaratuko du MICEren lan berria. Bilboko zigiluak zazpi urte egin ditu eta ospatzeko urteurren jaia antolatu ekainaren 6an Bilboko Kafe Antzokian. Empty Files, Moxal eta Trigger-ek kontzertu bana eskainiko dute eta Hamaika disko jartzaileak jaia girotuko du. Sarrera doan izango da.

ETIKETAK:Forbidden ColoursJoseba BaleztenaMiceMiren NarbaizaMoxalTrigger