2014.10.16
Arima Beltza taldeko kide ohiak bakarkako bigarren diskoa plazaratuko du laster, Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak). Jon & Sugramas kaleratu zuenetik igarotako lau urteotan Andrakan taldean eta Keu Agirretxearekin jotzen aritu da musikari elgoibartarra, baina oraingoan bere lanik “intimistena” aurkeztera doa.
Aurrekoan ez bezala, kantuaren arabera musikari ezberdinak erabili ditu Gurrutxagak. Horrela, Keu Agirretxeak, Mikel Lagunak (Aiumeen Basoa) eta Patxi Zabaletak (Arima Beltza, Andrakan) grabatu dituzte gitarra elektrikoak, Iñigo Gorritxategik (Lau Mono), Mikel Azkargortak (Merry May & The Muppets) eta Gorka Eskauriazak (Oskorri) baxuak, eta Gurrutxagak berak gitarra akustikoa, bateria eta ahosoinua jo ditu, abesteaz gain. Ingelesa baztertu eta kantu guztiak euskaraz grabatu ditu Gurrutxagak. Bluesaren eraginik baduen arren, rock disko bat dela aurreratu du Gaztelupeko Hotsak-ek.
Diskoaren aurrerapen gisa, “Denbora, bidea, zu eta ni” kantua entzun dezakezu hemen.