Musika

badok

2022.05.06

badok

Delirium Tremens, Vulk, Ødei eta Merina Gris EHZn izango dira

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak osatu du bere 26. aldiko programazioa. Gaur iragarri du musika festibalean izango dira hainbat bakarlariren eta talderen izenak: Delirium Tremens, Vulk, Ødei, Merina Gris, Bulego eta Joseba Tapia.

Delirium Tremens 2022 koloretan

Delirium Tremens taldeak ‘Hordago’ diskoa aurkeztuko du EHZn.

Aurretik jakinarazi zutenez, festibalean Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fizt & Furiuz, Ibil Bedi, Ezpalak, Calling Marian, Amorante eta Gaitistaneko Orkestra ere izango dira. Antolatzaileek iragarri dute, bestalde, Kokoko! taldeak ez duela azkenean EHZn parte hartuko.

Sarrerak aurrez erosi ahal dira dagoeneko. Maiatzaren 25era arte, 45 euroren truke eskuratu ahalko dira tiketak, festibalaren webgunean. Jaialdian bertan, 55 euroko prezioa izango dute bonuek.

Auzolanean egiten den ekitaldia den aldetik, laguntzaile gisa parte hartzeko aukera dagoela gogorarazi dute.antolatzaileek. Hain zuzen ere, 400 laguntzaile behar dituztela adierazi dute

 

ETIKETAK:BulegoDelirium TremensEHZJaialdiakJoseba TapiaMerina GrisOdeiVulk