Musika

badok

2020.12.17

badok

‘Dardara’ Ikuspuntu jaialdian estreinatuko da, martxoan

Marina Lameiro zinemagileak Berri Txarrak taldeari buruz egindako Dardara film dokumentala 2021eko martxoaren 15ean estreinatuko da, Nafarroako Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan.  Sail Ofizialean erakutsiko dute, lehiatik kanpokoen atalean. Ez da Marina Lameirok jaialdi honetan parte hartzen duen lehen aldia. Izan ere,  2018an, Young & Beautiful bere lehen film luzeak, Publikoaren Sari Berezia jaso zuen.

Aurretik baina, abenduaren 29an, Marina Lameirok Nafarroako beste jaialdi batean parte hartuko du, Santas Pascuasen, hain zuzen,  Rockumental atalean. Berri Txarraken 25 ibilbidean mugagabeko etena ekarri zuen Ikusi Arte biran jasotako zenbait irudi eta pertsonaiei buruzko zertzelada batzuk aurreratuko ditu solasaldian. Azalpenok euskaraz emango ditu Baluarteko Ganbera Aretoan, 20:00etatik aurrera.

Dagoeneko eskugarri dago filmaren trailerra.

ETIKETAK:Berri TxarrakIkuspuntuMarina LameiroZinema