Musika

badok

2014.11.10

badok

‘Bizitza eder denean’, Ruper Ordorikaren single berria

Gaur ezagutu dugu Ruper Ordorikaren disko berriaren lehen singlea. “Bizitza eder denean” da kantariaren lan berria iragartzeko Elkar diskoetxeak zabaldu duen kantuaren izenburua.

Azaroaren 27an kaleratuko da Ordorikaren lan berria, Lurrean etzanda. Diskoa irailaren hasieran grabatu zuen Donostiako Elkar estudioan, nazioarteko hiru musikarirekin: Kenny Wollesen bateria jotzailea, Leo Abrahams gitarrista eta Simon Edwards baxu jotzailea. Ordorikak berak sortu ditu “Bizitza eder denean” kantuaren doinua eta hitzak:

Aski zait maite ditudanen alboan izatea,
elkarren ondoan nahikoa dela baieztatzea.
Bizimodua
lagunarekin dastatzea.

Ederra ilunkeran lagun bakanarekin solastea,
aski duzu adiskidea aldean dela sentitzea.
Bizimodua
lagunarekin dastatzea.

Berbaz eta aburuaz haruntzago sentitzean
jakinduria ixilari besoak zabaltzea.
Bizimodua
lagunarekin dastatzea.

Ohartu naiz: zuk badakizu esan gabeko hitza,
nola osatzen ahal den nire modukoen gaitza,
dena esatea ez baita ezinbesteko baldintza,
ixilean nago, aski zait: zure alboan natza.

Oh, oh, oh,
bizitza eder denean
goxo binaka ibiltzea bertan murgilduta!
Oh, oh, oh,
bizitza eder denean!

ETIKETAK:ElkarLurrean etzandaRuper Ordorika