2016.04.29
Loraldia jaialdiaren barruan antolatutako Badok Geroa hiru kontzertuetako azkena eman zuen Enkore taldeak Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldi berezia izan zen, hainbat lagun gonbidatu baitzituen laukoteak taldearekin oholtzan abestera, Aiora Renteria (Zea Mays), Txapelpunk, Iokin Elortza (Seiurte) eta Pello Armendariz (Skakeitan), besteak beste. Kontzertuko irudiekin osatutako bideoa duzue behean.
Hona hemen emanaldiko zenbait argazki.