Musika

badok

2023.06.02

badok

Bidehuts jaia bueltan da, bost urteren ostean

Erreferentziazko hitzordua izaten zuten urtero rockaren zirkuitu altrenatiboko zaleek: bost urte igaro dira Bidehuts musika zigilu eta kolektiboak bere azken jaia egin zuenetik. 2018an Gernikako Astran antolatutako jaialdia izan zen Bidehutsen azken ospakizuna.” Jaialdi hauek gure arteko elkartasuna lagun artean ospatzeko parada eskaintzen dute; oraingoan, egiari zor, egoera ekonomikoa iraultzen hasteko ezinbesteko jaialdia ere bada. Dramarik gabe, baina errealitatea hori da”: Horra helburuak garbi adierazita, Bidehutseko kideek beraien ahotik.

Lisabó ere aspaldiko partez itzuliko da zuzenekoetara, Bidehuts jaialdiarekin batera.

Lisabó ere aspaldiko partez itzuliko da zuzenekoetara, Bidehuts jaialdiarekin batera.

Duela 13 urte egin zuten lehen jaialdia; gaur eta bihar ospatuko dute etenaren osteko lehena, Lehenengo hartan bezala, Hondarribiko (Gipuzkoa) Psilocybenea aretoan izango dira kontzertuak, eta zigiluko lau talde izango dira partaideak. Gaur -gailü eta Lisabö ariko dira, 22:00etan hasita. Bihar, aldiz, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak (JIEL), ordu berean. Lehenxeago, musika eta pintxoak batera dastatu ahal izango dituzte bigarren egunean. Bi emanaldien ostean festak Irungo Lakaxita gaztetxean jarraituko duela azaldu dute antolatzaileek.

Beste berritasun bat ere badakar jaialdiak: Lisabö Irungo taldea asapldiko partez ariko baita zuzenean; disko berrirako lanketa betean ari direnean.

Gaurko kontzerturako sarrerak agorturik daude.
Biharkorako geratzen dira oraindik.
Salneurria: 12 euro aurrez; 15 euro lehiatilan.

Egitaraua:
(Pislocybenea aretoan, 22:00etan hasita)

Gaur: -Gailu eta Lisabö.

Bihar: Audience eta JIEL.

 

ETIKETAK:-gailüAudienceBidehutsJaialdiakJoseba IrazokiLisabö