Musika

badok

2021.11.11

badok

Bi Zaldiren lehen diskoa osorik entzungai jarri dugu

Bi Zaldi taldeak bere lehen diskoa argitaratu du gaur. Lo zena du izenburu eta hamar kantu eta bost “miniaturaz” osaturiko lana da. Diskoa inon baino lehenago entzun dezakezu osorik hemen.

AgfaPhoto GmbH d-lab.1 DlabVersion:DLAB1_10.00G_123k

Gartxot Unsain, Beñat Antxustegi, Eneko Sierra eta Alberto Lizarralde. (Unai Pelayo)

Gartxot Unsainek (Madeleine, Bananas…)  eta Beñat Antxustegik (Physis versus Nomos) sortu zuten Bi Zaldi 2014an, eta bi urte geroago Eneko Sierra (Physis versus Nomos) batu zitzaien. Hirukotea osaturik, kantu propioak sortzeari ekin zioten —ordurarte nazioarteko abesti arrakastatsuak euskaratzen hasi eta bertsio adina kontzertu eman zituzten Euskal Herri osoan—, eta aldi berean haiek grabatzen hasi ziren. Hortaz, azken bost urteotan sortu, grabatu, landu eta nahastu dira Lo zena osatzen duten piezak. Taldeak azaldu duenez, “Hego Amerikara egindako bidaia batean idatzitako hitzek 30 urte inguruko gazte baten ardura existentzialak azaleratzen dituzte, iragana eta etorkizunaren kontzeptuak, hutsunearen sentsazioa, tristura zein alaitasunaren gailurrak…”.

loZENA_PORTADA

Eneko Etxebestek eta Makokik egin dute diskoaren diseinua.

Musikari talde zabal batek hartu du parte grabazioan; besteak beste, Maite Arroitajauregi Mursego, Angel Unzu, Jon Arzelus, Garazi Esnaola, Sorkunde Idigoras, Joshka Natke edota Alberto Lizarralde. Azken honek pisu handia izan du azken emaitzan, diskoaren soinu ekoizpenaz arduratu baita, bost pieza laburretako bat sortzeaz gain.

Bi Zaldik bi kontzertu emango ditu asteburuan Lo zena aurkezteko: larunbatean Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian (20:30), eta igandean, Donostiako Txantxarreka gaztetxean (18:00).

ETIKETAK:Alberto LizarraldeAngel UnzuBalio DuteBananasBeñat AntxustegiBi ZaldiEneko SierraGarazi EsnaolaGartxot UnsainJoska NatkeMadeleineMursegoPhysis versus NomosSorkunde Idigoras