2020.05.13
Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, ‘Berria’ egunkariak sortzaileen etxeetan sartu nahi du, kulturgile horien sorkuntza hedatzen jarraitzeko. Saio honetan, Xabi Yanizek iaz abian jarritako Mila Modu musika proiektua aurkeztu digu, eta “Hau da ene ondasun guztia” kantaren bertsio akustikoa eskaini. Itxialdi honetan gure egunerokoan normaltzat jotzen ari garen irudien laburpen musikatua.