2022.03.18
Montauk taldea desegin zenetik bi urte igaro ondoren, bere bakarkako proiektu berria aurkeztu du Beñat Goitiak (Gasteiz, 1991). Benizze izena du eta Goitiaren aurpegi artistiko berri bat erakusten du, elektronikara jauzi egin baitu musikari arabarrak. “Mundua aldatu egin da, eta baita ni ere”, azaldu du, “ezin gara ezer gertatu izan ez balitz bezala, 2019ko moldeetara itzuli. Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz”. Hortaz, Benizzeren aurkezpen abestiak (“Bazatoz”) frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza biltzen ditu, egilearen esanetan.
Bilboko El Tigre estudioan hainbat abesti grabatu ditu Goitiak, Jon Agirrezabalagaren produkzioarekin, eta batera zabaldu beharrean aleka joango da argitara ematen. Goitiak aurreratu duenez, hiru kolaborazio izan ditu estudioan, “Euskal Herriko bi erreferente nagusiak eta egun xarmarik handiena duen euskal taldea”.
Goitiak ez du zalantzarik: “Hau da nire bizitzako diskoa, eta euskaraz, aitzakiarik gabe”.
1 IRUZKIN