Musika

badok

2022.02.10

badok

“Begietara begiratu” single berria atera du Piztiak-ek

Piztiak taldeak hogeita hamar urteko ibilbidea bete zuen 2021ean, eta hori ospatzeko XXX izeneko diskoa kaleratuko du martxoaren 10ean. Lan horretan bere disko guztietako hainbat kanta bilduko ditu Ondarroako (Bizkaia) laukoteak, eta bi abesti berri: “Barru barrukok” (Josu Aranbarri baxu joleak sortua) eta “Begietara begiratu” (Txomin Uribe). Azken hori aurrerapen gisa plazaratu du gaur, El Monstruito ekoizleak egindako bideoklip batez lagunduta.

Taldeak azaldu duenez, “etxean gaixotasun larri baten ondorioz izandako bizipen eta galeraren sentipenez sortutako abestia” da “Begietara begiratu”, “gaixotasun larri bat eduki edo izan dutenei eta bere ingurukoei eskainitako abestia”.

Kanta berria zabaltzeaz gain, XXX aurkezteko lehen kontzertuen datak eta lekuak iragarri ditu Piztiak-ek: martxoaren 11n, Bilboko Bira aretoan izango da, formatu akustikoan; martxoaren 26an, Algortako (Bizkaia) Azebarri aretoan; apirilaren 30ean, Tolosako (Gipuzkoa) Bonberenean; eta maiatzaren 14an, Azkoitiko Matadeixen.

image

Jesus Galan + Josu Aranbarri + Peio Larrañaga + Txomin Uribe = Piztiak.

 

ETIKETAK:Josu AranbarriPiztiakTxomin Uribe