2018.10.31
Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehiako aurtengo ekitaldiak baditu lau finalistak. Entzuleek botoen bidez Belatz aukeratu dute lehiaketara aurkeztu diren 14 taldeen artean, eta epaimahaikideek —Ritxi Aizpuru (Baga Biga), Zuriñe Hidalgo (Hesian), Zuriñe Maguregi (Mondragon Unibertsitatea), Beatriz Concepcion (Last Tour) eta Amets Rodriguez (Mundaka Festival)— Dekot, Zizel eta NAU. Lau taldeok jokatuko dute finala, azaroaren 17an, Bilborock aretoan.
Hamar urte egin ditu Banden Lehiak, eta ez da gehiago antolatuko. Ondorioz, aurtengo finala berezia izango da, finalistak eta ohiko talde gonbidatuaz gain, lehiaketan garaile izandako beste lau taldek joko baitute Bilborock aretoan: Haxotz, Larregi, Zazkel eta Aneguria—. Gaualdiari bukaera emateaz Ze Esatek! arduratuko da.