2015.09.28
Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehiaren 7. ekitaldia martxan da. Euskara, musika eta teknologia batzen dituen ekimena da Banden Lehia, eta hainbat aldaketa dakartza aurtengo deialdian, hala bozkatzeko sisteman —lehen fasean zein finalaren egunean on-line bozkatuko dute erabiltzaileek— nola finalera sailkatzeko prozeduran —talde bakarra sailkatuko da publikoaren botoen bidez, eta gainerako hiru finalistak epaimahai batek erabakiko ditu—.
Banden Lehiako finala azaroaren 27an jokatuko da Bilborock aretoan, eta lau finalistekin batera Urtz taldea ariko da gonbidatu gisa. Talde irabazleak 2016ko Bilboko BBK Live eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan jotzeko aukera izango du eta disko bat grabatu ahal izango du Baga Biga diskoetxearekin argitaratzeko. Iaz Larregi taldeak irabazi zuen lehiaketa —later kaleratuko du Pantomima diskoa— eta 2013an Eskean Kristö izan zen garailea.
https://youtu.be/knAAvLC-U5A
Informazio gehiago hemen.