Musika

badok

2019.03.20

badok

Bakarkako lehen diskoa egin du Eraso! taldeko Sergek

Eraso! zein Osso taldeekin zortzi disko argitaratu ondoren, Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarrik (Zarautz, 1975) bakarkako lehen lana kaleratuko du datorren astean, Serge izenpean. Gari Berasaluze idazle eta lagunarekin (Getaria, 1975) ondu du Enarak itzuli dira, “musikan eta literaturan bidea egin duten bi adiskideren arteko besarkada” den disko-liburua, egileen hitzetan. Lan horretan modu intimista eta akustikoan ageri zaigu Serge.

20190215_Serge&Gari0228w

Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarrik Serge izenpean kaleratu du bakarkako lehen diskoa. (Kipula Studio)

Zortzi abestik osatzen dute Sergeren diskoa, eta guztiek dituzte Berasaluzeren hitzak. Izan ere, duela bizpahiru urte bakarkako diskoa prestatzen hasi zenean Berasaluzerengana jo zuen musikari zarauztarrak, eta hark argitaratu gabeko poema zaharrak eman zizkion —1996an Azaro urrunetako intifadak (Elkar) poesia liburua argitaratu zuen Berasaluzek—. Haietako batzuk hautatu eta poemak kanta bihurtuta itzuli zizkion bi urteren buruan. “Behin opariak biltzen eta egiten hasita”, poema zahar haiek liburu batean biltzea eta Sergeren diskoarekin batera argitaratzea erabaki zuten bi lagunek. Hilaren 27an, Donostiako udal liburutegiko sotoan aurkeztuko dute, 12:30ean, eta 29an Zarauzko Garoa liburu dendan, 19:00etan. Aurrerapen gisa, “Ispilu hautsien gainean” abestiaren bideoklipa zabaldu dute.

Sergeren lehen diskoa argitaratzeak ez du esan nahi Eraso! geldi dagoenik. Aitzitik, “inoiz baino sendoago” dago taldea, “bai konposaketan eta baita zuzenekoetan ere”, baina horrek ez dio kendu abeslariari “bakarkako lana ateratzeko grina”.

ETIKETAK:Eraso!Gari BerasaluzeOssoSergeSergio Ruiz Gonzalez Txabarri